Sunflower Communication®

 

 “Hizkuntza bakoitza bizitza ikusteko beste modu bat da”

F. Fellini


Sunflower Communication® atzerriko hizkuntzen ikaskuntzan espezializaturiko zentro bat da
Sunflower Communication® atzerriko hizkuntzen ikaskuntzan espezializaturiko zentro bat da: ingelesa eta frantsesa. Profesional berritzaileak gara, eta komunikazio- eta hizkuntza-sistemak ardatz dituen jarduera independente bat garatzen dugu.

Gure ahozko ingelesa/ahozko frantsesa metodologia berezko pedagogia batean oinarritzen da, funtsezko lau zutabe dituena:

  • Berezko pedagogia
  • Ahozko komunikaziorako teknikak
  • Ahoskera
  • Entzute aktiboa

Gure lanketaren originaltasunaren gakoa ikaskuntza-prozesu irrikagarrian zehar gure irakasleek burutzen duten akonpainamendua da.