Begirada psikologikoa

 

“Irakasteak ez du ur botila bat betetzearen antzekoa izan behar, lore bat bere erara haz dadin laguntzearen antzekoa baizik”.

Noam Chomsky

 

Gure pedagogia adimen emozionala eta programazio neurolinguistikoa (PNL) hizkuntza berri baten irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan aplikatzean oinarritzen da. Pedagogia horrek funtsezko lau zutabe ditu: enpatia, inplikazioa, partaidetza eta komunikazioa; hori guztiori lehen eskolako lehenengo minututik.

 

Enpatia

Hizkuntza berri baten ikaskuntzak berez duen konplexutasuna ulertuta, ezinbestekoa da ikasle bakoitzarekin enpatiaz jardutea. Pertsona bakoitzari laguntza eman behar zaio, bere beharrizan eta indarguneak jasoz. Jarrera hori profesional gisa dugun manamenduetako bat da.

Inplikazioa

Ikasi egin nahi dut! Zutabe honek ikaslea ikasteko duen gogoan, bere interesetan, gustuetan eta eskakizun pertsonaletan murgilaraztea dakar.

Partaidetza

Ikaslea elementu erabat aktiboa da, parte hartu eta elkarrekintzan jardun behar duena. Inork ez du ikasgelan jarrera motela izan behar. Eskola bakoitzean profesionalak beste hizkuntza batean mintzaraziko du pertsona oro.

Komunikazioa

Komunikatu egin nahi dut! Hitz egin nahi dut! eta hitz egiten dut!