Enpresak

 

Enpresa-jardunaren espezializazioaren, nazioarteko merkatuetan gero eta indartsuagoa den lehiakortasunaren eta garapen teknologikoen eraginez errealitate berriak sortu dira, ekoizpen- eta komunikazio-prozesuetan txertatu direnak.

Argi dago komunikazioa ezinbesteko beharrizana dela, eskaintzen lehiakortasuna eta eskaeren ugaritasuna katalizatzeko tresna modura.

Sunflower Communication® zentroan gure bezeroen komunikazio-prozesuetan etengabeko hobekuntza lortzeko lan egiten dugu, nazioarteko harremanetan treba daitezen.

Beren eskaeretara egokitzen gara, harreman gertuko eta pertsonalizatua garatuz. Horrela, egiaz dituzten beharrizanen gaineko ezagutza sakona jasotzen dugu eta irtenbide praktiko eta zehatzak eskaintzen dizkiegu enpresa-munduan egunero sortu ohi diren arazoei aurre egiteko. Modu horretan, zuzendari eta langileen arteko harremanetan efizientzia eta eraginkortasuna areagotzeko ezinbestekoak diren komunikaziorako tresnak helarazten dizkiegu.

Programa honek gure metodologia (ikus metodologia) eta mundu profesionalaren eskakizuna uztartzen ditu. Horrela, giro profesional batean behar bezala jarduteko beharrezkoak diren gaitasunak eskaintzen dizkiegu gure ikasleei, egoera erabakigarriak landuz.