TOEIC (IBT) - Internet Based Test Programa

 

Test of English for International Communication (TOEIC) izenekoa ingeles-azterketa bat da, ama hizkuntza modura hizkuntza hori ez duten profesionalei zuzendua. Langileek beren lan eremuan dituzten gaitasun eta konpetentziak aztertzen dira (bilkura profesionalak, gizarte arloko bilkurak, bezeroak edo hornitzaileak agurtu eta haiekin jardun, etab.). Ingelesez profesionalari dagokionez, munduan gehien erabiltzen den azterketa-testa da.

 

Deskribapena

Testak lau zati ditu, lau trebetasun aztertzeko.

Listening: entzumena

  • I. zatia: argazki batzuei buruzko 10 galdera.
  • II. zatia: 30 galdera labur, bakoitzak 3 erantzun dituena aukeran.
  • III. zatia: elkarrizketa labur batzuekin lotutako 30 galdera (3 galdera ahozko elkarrizketa bakoitzeko).
  • IV. zatia: azalpen labur batzuekin lotutako 30 galdera (3 galdera ahozko azalpen bakoitzeko).

Reading: irakurketa

  • V. ZATIA: 40 esaldi osagabe.
  • VI. ZATIA: Hiztegia.
  • VII. ZATIA: irakurketaren ulermenerako galdera multzoa, testu bati buruzkoak zein elkarrekiko lotura duten 2 testuri buruzkoak.

Speaking: mintzamena

  • Azterketa betetzen duen pertsonak negozioen eremuan jarduteko duen trebetasuna aztertuko da.
  • Ahoskera, jariotasuna, ulertzeko azkartasuna eta proposamenak luzatzea natibo batek azaldutako arazo bat entzun ondotik.

Writing: idazketa

  • 10 minutuan kalitatezko 2 posta elektroniko idazteko trebetasuna aztertuko da.
  • 30 minutuan kalitatezko txosten bat edo idazlan bat idaztea.