TOEFL express ikastaroa

 

“Sekula ez ezazu ikaskuntza betebehar gisa hartu, jakintzaren mundu eder eta liluragarrian barneratzeko aukera modura baizik”.

Albert Einstein

 

Erasmus edo lanean?

Sunflower Communication® zentroan ongi dakigu unibertsitatean dabiltzan gazteek zer-nolako eskakizunak dituzten hizkuntzei dagokienez, hala Erasmus bekak lortzeko nola karrera bakoitzari dagozkion ezagutza espezifikoak landu eta garatzeko. Funtsezko bi puntu horiek kontuan izanik, gure express ikastaro funtsezkoak diseinatu ditugu, zuentzat bereziki.

 

TOEFL –TITULAZIO AMERIKARRA

TOEFL (Test of English as a Foreign Language) izeneko testa internetez (IBT) burutzen den diploma bat da, eta Europako unibertsitateetan gero eta gehiago eskatzen da. Halaber, azpimarragarria da diploma hori ezinbestekoa dela Amerikako unibertsitatetan ikasketak egiteko.